3. MINTEGIRAKO LANA: Sekuentzia Didaktikoa

Publicado en klaseko ariketak con etiquetas , , , , , el febrero 24, 2009 por ihintzaonederra

3. MINTEGIRAKO LANA: SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

 

 

Azken bi aste hauetan zehar, sekuentzia didaktikoak aztertu ahal izan ditugu. Beraiei buruz hausnartu ondoren, ondorio hauetara iritsi gara. Hasteko esan nahi dudana da, nik ikasgai bakarra ikusi dudala (euskara), baina irakasleak esandakoaren arabera, ikasgaiek ez dute inongo lotura berezirik beraien artean. Esan daiteke arloen arteko erlazioa ez dela trasdiziplinarra, jarduerak sekuentzia didaktiko baten barruan isolatuta dudelako.

 

HELBURUAK:

 

            Kognitiboak; Ikasteko modua, oso tradizionala, testuak jarraituz, azaldutako gai menperatzea da helburu.

            Afektiboak; Ikasleen arteko afektibitatea ez dela lantzen ohartu naiz. Ikasgaiaren klase ordu guztiak berdinak dira. Irakaslea etorri, ikasleak berau entzun eta jarraitu eta irakaslea agurtu.

            Motorea; Gorputz Hezkuntza ikasgaian ematen dela suposatuko nuke.

            Pertsonala; ikasleren baten jarrera ez bada egunerokoa bezalakoa  (triste badago…) berarengana zuzentzen da irakaslea, hitz eginez konpontzen dira.

            Gizarteratzekoa; Ni egon naizen ikasgaian ez da gizarteratzeko eredu handirik ikusi. Noiz edo noiz ariketaren bat talde txikietan interpretatu dute.

 

EDUKIAK:

 

            Jarrerazkoak: …….

            Prozedurazkoak: Beraiek harreman berezia duten argitaletxe bati erositako liburuak dira materialak (Edebe) erabiltzen dituzte. Ez dut informatika gelarik ezta txoko berezirik ikusi. Liburuaren jarraipena.

            Kontzeptualak: Euskara eta Matematika (L.G.)

 

ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK:

 

            Estrategia metodologikoetaz esateko dudana zera da, nire ikastetxean ikasgaiak testu liburuen jarraipenez gainditzen dira. Ez dago inolaz ere eskola eraikitzailearen inolako arrastorik. Ikasgaiek ez dute inoiz kanpo errealitatearekin erlaziorik izan.

Gaiak banaka lantzen dituzte. Lan gehienak, denak ez esateagaitik, banaka egiten dituzte.

Unitate edo gai hasieran irakasleak gaiaren azala… egiten usten diote baina berau ez da izaten gaiarekin erlazionatutakoa, gai librea baizik. Ez dut ikusi irakasleak gai hasieran gaiari buruz zer dakiten galdetzen dietenik, aurrezagutzak, eta gaiaren jarraipenean ere ez dut nabaritu. Testu liburuaren jarraipen osoa egindakoan, beti,  azterketa bidez ebaluatzen ditu irakasleak.

 

IKASLEEN ANTOLAKETA:

 

            Nire gelako ikasleak, banaka daude eserita. Guztiak irakasleari begira eta noizean behin irakasleak (tutoreak) lekuz aldatzen ditu ezker-eskuin, inoiz ez aurrean daudenak atzera edo atzekoak aurrera, zergaitia ez dakit. Irakasleak ez du ohiturarik klaseak bere mahaian eserita emateko. Oso esanguratsua eta baliagarria iruditzen zait irakaslea ikasleen artean murgiltzea, honela beronen eta ikasleen arteko erlazio bertikala sahiesten duelako. Ikasleak gelan antolatuta dauden bezala burutzen dituzte lan guztiak. Inoiz taldeka edo binaka jarriko balira, aldamenekoarekin jartzen dira.

 

DENBORALIZAZIOA ETA ESPAZIOA:

 

            Ikasleek orduegi finko eta zehatz-mehatz jarraitzen dute, ez da inoiz luzatzen edo laburtzen klasea. Klase guztiak ordu betekoak dira. Goizean 9tan sartu eta 11ak harte bi klase, ondoren ordu erdiko atsedena eta berriro ordu beteko 3. klasea.

Ikasleen interesa, jarrera, egoera emozionala… ez direla kontutan hartzen esango nuke. Irakasleak aurrez egunean zer eman prestatuta izaten duenez, egunerokoa, ahal bada behientzat, ematen saiatzen da, aldaketarik egin gabe.

 

            Espazioari dagokionez, ikasgaiak gelan ematen dira soinketakoa izan ezik. Berau eguraldi ona egin ezkero aire librean dagoen patioan eta eguraldi txarrarekin “patio txikian”. Nire iritzia azpimarratzeko, ez zait oso egokia, aldi berean erosoa, iruditzen H.H.-ko haur guztiekin elkartzen baitira eta klase eroso bat emateko aukera ez baitu uzten horrek.

 

METERIAL ETA BALIABIDE KURRIKULARRAK:

 

            Materialari buruz esateko ez dut hitz asko. Ni nagoen ikastetxean ez dago material aukera handirik. Ikasgelan ikasle bakoitzak bere liburuak ditu norbere mahain eta hortik aurrera gelan apal batzuk daude, bertan ikasle bakoitzak bere hiztegia duena. Adin honetan (4.maila) ikasle bakoitzak berea edukitzea beharrezkoa ez izan arren, normala irudituko litzaidake gelan denen eskura ordenagailu bat izatea (ez egunero baina noizean behin bilaketaren bat egiteko edo beste edozein baliabideetarako) edota atlasa izatea edo urte hau ez izan arren mapa geografiko, demografiko…. Ikasteko urtea, horma honelako “posterrez” egotea eta ez gure ikasgela hornituta dagoen bezala; gurutzea, jainkoa… eta mila histori.

Ezingonuke esan Floreaga ikastetxea teknologi berriei atea erabat zabalik duen ikastetxea denik. Nire ikasleek ez dute bi hilabetean informatika gela edota bideo gela zapaldu, aurrez aipatu bezala, orain ikastetxe gehienetan aurkitu daitekeena, ikastetxe honetan oraindik ez dago ikasgelako ordenagailu bat.

 

EBALUAZIOA:

 

            Testu liburuen jarraipena amaitzean egiten den azterketaren nota izaten da ebaluatzen dena. Prozesuaren jarraipena ematen da eta irakasleak ikasleen ibilbide guztia aztertzen du baina aurrez aipatu bezala, azterketek dute ebaluazioaren emaitza. Eguneroko lanek garrantzi handia dute eginak ekartzea eta materiala ekartzea. Egin gabe edo materiala (liburu eta koadernok) ahaztu ezkero agendan nota bidaltzen zaie (Jakinaren gainean jartzen zaitut, gaur zure seme/alabak ez dituela etxeko lanak egin. Sinadura: )  Nola dauden eginak ebaluatuko dira. Gehien harritu nauena da, azterketa ugari egiteaz aparte, irakasleak ebaluaketa bakoitzaren amaiera aldera ikasleak banan-banan pasatzen dituela irakurketa froga egiteko.

 

 

 

2.go MINTEGIRAKO LANA: ELKARREKINTZA ETA HARREMANAK

Publicado en klaseko ariketak con etiquetas , , , , el febrero 2, 2009 por ihintzaonederra

Dagoeneko pasa da hilabete Azkoitiko Salestar eskolan praktiketan hasi naizenetik eta denbora izan dudala uste dut gelan ematen diren elkarrekintza eta harremanak behatzeko.

 

            Ni, L.H.-ko 1. mailan eta L.H.-ko 4. mailan ari naiz praktikak egiten eta batetik bestera 3 urteko aldea bakarrik eduki arren, argi ikusten da ikasle eta irakasleen arteko harremana ezberdina dela. Bi mailetan ikasleek duten irakasleen beharra ezberdina da. 1. mailan irakasleak esku hartze handia duela ikusi dut, ia edozein ekintzetan irakaslea behar dute. L.H.-ko 1. mailako matematika ikasgaian ikusi dudanagaitik, ikasleen oso gainean egoten da irakaslea (lanak egin ahal dituen…). Honen aurrean, nere tutoreak adin bakoitzarekiko partaidetza egokia hartzen duela ikusten dut. Etxeko lanak egin gabe, materiala etxean ahaztu, azterketa gurasoek sinatzeko ahaztu… horrelako egoeretan irakasleak ez ditu zigor “fisikoekin” (kopiak, gelatik atera…) zigortzen. Beti jartzen dio irakasleak ondorioren bat (azkena egindako azterketa ikusteko aukera kendu…) bestela ikasleak gaina hartu lioke irakasleari baina modu egokian ikusi dut.

 

            Ikasleek beraien artean duten harremanari dagokionez ez dut arazo handirik ikusi. 4. mailakoak oso ondo konpontzen dira elkarrekin eta ez da orain arte arazorik egon. 1. mailakoak, txikiagoak izanik eta oraindik erabakiak hartzeko heldutasunik ez izatea sortu dituen beraien arteko hasarreetan, irakasleak hartu duen papela oso egokia iruditu zait. Inoiz ez du irakasleak konponbidea aurkitzen, ikasleei beraiei usten die hitz egiten eta gertatu dena konpontzen.

 

            Nire aldetik, ikasleekin dudan harremana ona dela esan daiteke, nahiz eta ezberdina izan 1. mailako eta 4. mailakoekin. 4. mailakoekin behaketa bakarrik egiten dut, ez dut beste aukerarik ikusten, irakasleak duen papera klasea liburuen bidez jarraitzea baita eta soin hezkuntzako ikasgaian ere nahiko garbi zuzentzen ditu. Aldiz 1. mailakoekin matematikako laguntza ematen dudanez, 6 ikasle ditugu eta nire tutorearen paper berdina betetzen dut, hau da, ikasleek irakasle modura ikusten naute eta edozein zalantzetan niregana jotzen dute nire tutorearengana joango liratekeen bezala.  Soin hezkuntzako ikasgaian, 28 ikasleko gela izanik irakasleari laguntzen diot edota gela bi zatitan banatzen dugu errazago aritzeko eta ikasle erdiak nirekin aritzen dira.

 

            Ondorioz, ni neu irakaslea izango banintz, gatazken aurrean nere tutoreak hartzen duen jarrera berdina hartuko nuke, hau da, arazoa ikasleei konpontzen utziko nioke neuk iñor epaitu gabe (askotan irakaslea ez baita enteratzen nor izan den erruduna eta nor ez).

1.go MINTEGIRAKO LANA: IKASTE-IRAKASTE PROZESUA IHPan.

Publicado en klaseko ariketak con etiquetas , , , , el febrero 2, 2009 por ihintzaonederra

Ikastetxearen ezaugarriak: kokapena eta nortasunez ikurrak (non daude, nortzuk dira, zer Portu nahi dute, nola zein baliabide daukate, nola ebaluatzen dute) egoera soziokulturala, hizkuntzak, irizpide metodologikoak…

 

            Aurten 2. mailako praktikak egitea egokitu zaigu eta berauek burutzera, Azkotiko Salestar eskolara joan naiz. Zentru hau, Azkoitian dago kokatuta, Urola bailarako herri batean hain zuzen. Bertan hamar mila binztanle bizi gara gutxi gora behera, baina azken urte hauetan etorkinen kopurua asko igo da eta honen eragina nabaria da bai binztanlerian baita eskolatan ere.

 

            Eskola hau, eskola erlijiosoa da (Salestarren eskola) eta bertan hezkuntza jardunaren garapenaren bitartez eta gizarteari egiten dion ekarpen bereziaren bidez, Don Boscoren eta Ama Mazzarelloren Hezkuntza esperientzia eguneratzen du, horiek urteen joan etorrian, gazteen artean egoten jarraitzen dutelarik. Aipatu beharrekoa da, eskola erlijiosoa izan da, orain aspaldi zituen ohitura guztiekin jarraitzen dutela, hau da, ikasle guztiek goizean klasera sartu aurretik amabirjinari errezu bat eskaintzen diote, kurtsoan zehar egun berezietan (Don Bosco eguna, kandelario eguna, Ama Mazzarelloren eguna…) ekintza bereziak izaten dituzte (meza…), garai batean bezala, klase guztiak kanpai hotsez amaitzen dira (egunero ikasle bat arduratzen delarik kanpaia jotzeko…)…

 

            Azkoitia herri euskalduna izanik, bertako eskola D eredukoa da. Ume guztiak edo gehienak beintzat euskaraz hitz egiten dute eta etorkinak errefortzu klaseak izaten dituzte euskara lantzeko, lehenago ikas dezaten eta bertako ikasleen eta beraien arteko harremanetarako lehen hizkuntza, lehen egunetik ahal bada, euskara izan dezaten. Baina aipatzekoa da eskola D eredukoa izanik, irakasle batzuek (ingleseko irakaslea, gaztelerako irakaslea), klaseren bateko tutoreak izango direlarik, ez dutela euskara menperatzen (ez dakite euskaraz). Hauen eta ikasleen arteko hizkuntza gaztelera da eta ikasleek ondotxo jakinik hauel ez dutela euskara menperatzen ez dago inongo aurrerapausurik hauekin euskaraz hitz egiteko. Irakasle batek neuri esandakoa; – Yo no sé hablar en euskera y a mí me hablan en castellano. Hau da, norbere partetik ere euskara ikasteko intentziorik jartzen ez dutenak.

 

Eskolak honako irizpide metodologikoak ditu:

 

-          Irakaskuntza pertsonalizatzea, ikasle bakoitzaren hazte eta heltze prozesuari erantzuna emateko.

-          Ikasleek eraginkortasunez parte hartzea.

-          Irakaskuntza sistema ikertzea eta hori aplikatzea.

-          Pedagogi berriztapeneko esperientziak egitea.

-          Pedagogi eta antolaketa-berriztapen horiek etengabean ebaluatzea, hezkuntza-kalitatearen hobekuntzan duten eragina egiaztatzeko helburuz.

-          Irakasteko eta ikasteko prozesua erraztuko duten baliabide teknologikoak etengabean eguneratzea.

 

Gelako ezaugarriak: ikasle eta irakasleak.

 

            Beste eskoletan ez bezala, ni praktiketan ari anisen eskolan, tutoreak ez ditu bere tutore gelako ikasgai guztiak ematen. Horregaitik, bere tutore gelan (6. maila), 4. mialan eta 1. mailan ari naiz praktikak egiten. Era honetara gela ezberdina asko pasatu behar ditudanez, memoriarako bi gela hautatzea pentsatu dut (ordu gehien pastasen ditudan gelak). Hautatutako gelak 4. maila, euskara gela orokorrean eta soin hezkuntza ikasgaiak ematen dituena eta 1. maila,  gela orokorrari soin hezkuntza eta matematikako laguntza (6 ikasle) dira.

 

            4. mailari dagokionez; 24 ikasleko gela da baina ni praktiketan hasi naizen egunetik ikasle bat ez da etorri, errumaniarra. Ikasle honetaz eman dilaten azalpena, bere herrialdera itzuli behar zuela eta balitekeela gehiago ez tortzea izan zen. Beraz 23 ikasleko gela dela esan daiteke. Euskara ikasgaia, gela orokorrean ematen dut baina bertako bi ikasle laguntza gelara joaten dira (inongo arazo berezirik gabe, atentzio faltagaitik atzeratzearen ondorio joaten dira laguntza gelara). Aldiz soin hezkuntzako ikasgaian gela orokorrean guztiek egiten dute inongo arazorik gabe.

 

            1. mailari dagokionez; 28 ikasleko gela da. Soin hezkuntzako ikasgaia guztiek egiten dute inongo arazorik gabe. Matematikako ikasgaia, laguntza gela ematen dut, 6 ikaslekoa da. 6 ikasle hauetatik 2 etorkinak dira, marokoarrak (2-3 urte daramatzate Azkotian) beraz euskara ondo menperatzen dute eta beste 4 ikasleak Azkoitiarrak dira, batek motrizitate arazoak dituelako jasotzen du laguntza matematika ikasgaian eta besteek aldiz atentzi falta edota kalse orokorreko erritmoa ezin dutelako besteekin eraman jasotzen dute laguntza.

 

Zein da gelako dinamikan agerian geratzen den ikaste-irakaste ikuspegia? Zergaitik? Adibiderik?

 

            Azkoitiko Salestra eskola, eskola tradizionala dela esango nuke. Bertan klase magistralak ematen dira, hau da,  irakasleak liburua jarraitzen du beti ikasleen inongo aurrezagutzarik kontuan hartu gabe. Irakaslea ikusten da protagonista bezala eta ikasleren batek arazorik balu kalseko erritmoa jarraitzeko, laguntza gelara bidaltzen dute.

 

Nola jokatuko nuke irakaslea izango banintz? Zer aldatuko nuke? (jarduerak banan-banan eta multzoka aztertu).

 

            Ni irakaslea izango banitz aniztasunari erantzuten saiatuko nintzateke eta ez arlo batean zailtasunak dituen ikaslea edota momentu batzuetan  erritmoa jarraitzerik ez duen ikaslea beste irtenbiderik izango ez balu bezala laguntza gelara bidalita konpondu.

PALESTINA ASKATU!! ISRAELI BOIKOTA!!

Publicado en Uncategorized con etiquetas , , , el enero 13, 2009 por ihintzaonederra

israeli-boikota1

Jipoituak, matxismoa…? Ez, mesedez!

Publicado en kuadrillie con etiquetas , el diciembre 4, 2008 por ihintzaonederra

Kuadrillako artistatako (bertsolai) batek eindekuk:

Hogeitabatgarren mendean gaude
eta ezin eman buelta
leku askotan emakumeak
loturikan daude eta
halare dute gizon aurrean
zutik azaltzeko beta
begiak malkoz beteta
burkaz estali kopeta
beraiek ere pertsonak dira
merezi dute arreta
gizonen maila berera heltzea
da emakume hoien meta.

Hainbat eta hainbat jipoitu daude
mundu osoaren jiran
emakumeak jotzen dituzte
trapu zaharrak bailiran
beldurturikan, lotsaturikan
ezkutaturik maindiran
guztia da ikusmiran
gure planetaren biran
esaten dute, baina eztakit
gauzak aurreratzen diran
leno eztakit, oain hola dira
ta lenore hola ziran.

Gizonaren lan berdina egin
eta kobratu gutxigo
hori zergatik gertatutzen den
nik galdetzen det aldiro
honek ezin du hola jarraitu
behar degu mailaz igo
azkar edota astiro
gogor, gogoz nahiz eztiro
gauza hau berriz eskatutzerik
nik ez nuke nahi berriro
ta ez badira gauzak aldatzen
hemen ezta izango giro.

Postu askotan emakumeak
ezin dute egin lana
batzuen ustez andrea baita
soilik bigarrengo ama
ez pentsa arren jasan dezake
lan gogorrenaren zama
bizi osoan darama
zorua jotzear zama
gizonezkoa kaballeroa
ta emakumea dama
geroarekin bakarrik pentsa
eta ahaztu iragana.

Aurrera bultzaz lortua dugu
orain daukagun lekua
baina oraindik ez diogunez
berai gustua hartua
aurrera joaz, gogor saiatuz
igo dezagun postua
eta hau utzi ahaztua
zati txikitan moztua
nere ametsa da ikustea
gure helburua lortua
hau da, moztuta: emakume bat
libre eta askatua.

Gaurkoz nahikoa uste dut dela
beraz, banoa uztera
kontua hartu esan dudana
da errealitate bera
baina gauza bat jakin nahi nuke
hor doa nire galdera:
bizitza aldatuko ote da?
ta erantzun airera
hori inortxok ere ez daki
baina badago aukera
hau entzun denek ta kasu egin:
guztiok berdinak gera!!

Eztao potroikkkkk!!!! Honi segitzeko

Publicado en Bestelakuek con etiquetas , , , el diciembre 4, 2008 por ihintzaonederra

http://www.youtube.com/watch?v=j2ovgHOkJYU

WEBQUEST

Publicado en klaseko ariketak con etiquetas el noviembre 12, 2008 por ihintzaonederra

Bueno hemen “Teknologi berriak” ikasgaxen eskauteko lelengo lana; mapa kontzeptuala. Batte 2. karpetan dao gordeta “Intx” izenin.

webquest2

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.